www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN JOLASA

 

ANTONIO: Ezin esan dizazuket zer gogoz zure jolas entzuten dedan: otoitzen zaitut jarrai dezazula orain daño bezala.

BASILIO: Atsegin andiarekin jarraituko det, ala nai dezun ezkeroz.

        Abereen gaitzik guzienak ardura gabetik oi datoz.

        Bustiroa da abereentzat guretzat bezala etsairik andiena.

        Belar bustiak aunditzen dituen bezela, etzauntz bustiak eritzen ditu.

        Argatik urte bustietan eman bear zaiote jaten legor pixka bat, eta albait gutxiena bota bear dira larrera.

        Batez ere beaute iduki etzuntza legorra. Abereari ederretsitzen ez dion nekazaria ez da nekazaria; zeren elerik gabe ez da gorotzik, eta gorotzik gabe ez da uztarik.

        Beste aldetik berriz bazka gabe ez da abererik.

        Bazkak, eleak eta lur landuak berdin egon bear dute.

        Iñork ez daki lurrak zenbat eman dezakean.

        Esan oi da egiaz, artzen duen ainbat ematen duela.

        Lurrik ongiena landua da apurtuena dagoana.

        Ez du nekazariak lur landu gaberik iduki bear, albait.

        Zenbat eta aberea denbora geiagoan dagoan ukulluan, anbat eta obeago; zeren zimaur geiago izango du nekazariak. Ez du lurrak etsai andiagorik elearen beatzala baño; buztin lurrak diran tokietan beintzat. Nagusiak eman bear dizka lurrak maisterreri egoitz onean; bestela ez du nekazaritza onik egingo. Badira denborak eta giroak igarotzen utzi bear ez diranak, ala ereiteko nola jorratzeko eta itaitzeko. Argatik bear du esku artea nekazariak ona izateko; zeren giroa igarotzen uzten badu nakazaritza txarra egingo du; eta giroa igarotzen ez uzteko bear dira jornaleroak iñoiz.

 

aurrekoa hurrengoa