www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN JOLASA

 

BASILIO: Errauleaz itz egin bear degu gaur.

ANTONIO: Zuk nai dezun bezala.

BASILIO: Erraulea da euli me, luze, berdaisa bat. Lizardietan arkitzen da, zeren an utzi oi ditu bere arraultzak.

ANTONIO: Orrek esan nai du erauleen arrak lizarren ostoa jaten dutela.

BASILIO: Bai, ingumen arrak masust arbolen ostoa bezala. Baña jakin beazu ez edozein inguma ez edozein arbolen osto ez dirala onak seda emateko. Euli onekin egiten da lokeria.

ANTONIO: Eriai ifintzen zaiotena?

BASILIO: Bai, uraxe bera. Erotasunik geienetan ori izaten da azkeneko sendagaia. Ezabiziak dituztenentzat da guztiz ona.

ANTONIO: Eta nolatan ematen da sendaki au?

BASILIO: Auts egiñik, eta begira nola. Errauleak bildu ondoren, uzten dira iltzen eta idortzen; eta idortu ondoren, jotzen dira almerizean edo motrairuan. Auts onekin egiten dan enplastoak erre eta maskulluak ateratzen ditu. Zenbatek ez diote euli oiei zor osasuna! Eta zenbatek bizia!

ANTONIO: Eta esango didazu ez dirala oiek bat txoratzeko gauzak?

 

aurrekoa hurrengoa