www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Euskal dialogoak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jolasak, Agustin Iturriaga (Patxi Altunaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

  hurrengoa

LENDABIZIKO JOLASA

 

ANTONIO: Basilio, lengo eguneko zure jolasak arras jostatu ninduen.

BASILIO: Atsegin det jakiteak.

ANTONIO: Naiko nuke zerbait esango bazendu aberetxo batzuen gañean.

BASILIO: Ez da gauza gaitza atsegin ori zuri ematea.

ANTONIO: Txit asko estimatuko nizuke.

BASILIO: Badakizu seda zer dan?

ANTONIO: Ustez bai; ona emen.

BASILIO: Baña, badakizu nondik datorren?

ANTONIO: Indietatik noski.

BASILIO: Ez da Indietara joan bearrik seda izateko

ANTONIO: Nola! Alderagotik al dator?

BASILIO: Emen bertan atzeman diteke. Inguma baten obra da seda.

ANTONIO: Inguma baten obra! Baditeke?

BASILIO: Bai; inguma baten obra.

ANTONIO: Esan zadazu nola egiten duen obra eder ori.

BASILIO: Bada inguma mota bat zuria ta lodia. Onek egiten dituen arraultzetatik irteten dira ar guztiz txiki batzuek. Bereala asten dira masust arbolen ostoa jaten. Jaten dijoazen bezela dijoaz anditzen. Beatza bezin lodi egiten dira berrogei bat egunen barrenen. Orduan asten dira aotik botatzen lerdea armiarmak bezala. Botatzen dute arbolen arbaztetan beren buruen jiran. Onela gelditzen dira lerdezko bolsa baten barrenen. Bolsa oni deritzaio kapulea. Kapuleak ifintzen dira ur irakiñean, eta an beratzen dira. Artzen da izpi bat, eta dauden lekutik atera gabe, dijoaz askatzen. Matazuran izpia artuaz, egiten da mataza askatzen dijoan bezela.

ANTONIO: Nork esan ikusten diran sedazko jantzi ederrak zor zaizkala ingumari!

BASILIO: Kapikearen barrenen dauden arrak oso osoro ezkur alea dirudite.

ANTONIO: Illak ala biziak daide?

BASILIO: Illak gure begietan, baña udaberrian irteten dira kapuletik inguma biurturik.

ANTONIO: Ori gauzaren miragarria!

BASILIO: Bi gauza oietatik zein deritzazu miragarriagoa? Piztea, ala inguma biurtzea?

ANTONIO: Ain arrigarria arkitzen det ar bat inguma biurtzea, non il bat piztea.

BASILIO: Egiaz arritzeko gauza da gaur lurrean arrastaka dabillen arra bigar egan len zan baño ederragoa ikustea. Onen bistan ez da gaitz sinistea piztuko gerala gu ere egunen baten len baño ederragoak Inguma berri oiek egiten dituzte arraultzak eta bereaña iltzen dira.

ANTONIO: Zer! orren denbora gutxian bizitzen dira?

BASILIO: Bai, eta badira abereak oraindik gutxiago bizitzen diranak.

ANTONIO: Ori orrela bada, ez degu zer errenkuratu gure biziaren laburtasunaz.

 

  hurrengoa