www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Mintzaira, aurpegia, gizon
Jean Hiriart Urruti
1892-1912, 1971

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

aurrekoa hurrengoa

EDOUARD DRUMONT

 

        Egun zortzi jalgi da gizon bat Pariseko presondegi batetarik, hiru hilabete han preso egon ondoan.

        —Nor da gizon hura?

        —Edouard Drumont.

        —Eta nor da Edouard Drumont?

        —Gizon bat; erran nahi baita: gizon bat.

        Bainan nor eta zer gizon ordean? Gizon hiltzale, ala ohoin handi, ala zer? Ala Panamako diru-ebasle horietarik edo bederen horien iduriko zenbeit ote da?

        —Ez... ez da, ez gizon-hiltzale, ez kolpatzale, ez ohoin, ez Panamista, ez eta Panamisten aldekoa, are gutiago oraino heien idurikoa; ez alaxintxo!

        —Nor da beraz? Eta zer egin du, horrela hiru hilabete preso iragaiteko? Alabainan gaixtaginak ezartzen dire preso. Eta Drumont delako hura ere ez ahal zuten balin ba preso ezarriko, ez balitz izan, zer edo zer, edo kolpe, edo gezur, edo ohointza... hots, zerbeitez hobendun? Mintza zazkit beraz xuxen; eta ele alferrak utzirik, erradazut garbiki, nor den gizon hura, eta zer egin duen.

        —Adixkidea, goazin otoi emeki. Zuk oro betan nahi zintuzke entzun; eta nik ez dezaket neholere aldian solas bat baizik erran. Halere aldian aldikoa zure buruan sar arazten, lana frango.

        —Esker mila! Hobekixago egin zinezake ene galdeari ihardestea, hoinbertze itzulika eta erasia ein gabe. Nahi dautazu erran, nor duzun Drumont edo Demon delako gizon hori, ala ez? Hemen nago begiak xuriturik, jakin nahia zerbeit...

        —Holaxet, adixkidea. Higi zite behin bederen norapeit. Erdietan erdi lo bezala irakurtzen nauzu; begiak hor dilindan, harat-hunat, eta gogoa Jainkoak dakiela non! Nahi zindutan ikusi egun bederen pixka bat atzar eta erne.

        Ez zazkidala bizkitartean sobera kexa. Orai erranen darotzut nor den Edouard Drumont. Irakur nezazu otoi ongi, eta ikusiko duzu, Drumont hura bezalako gizon guti dela Frantzian eta Espainian...

        —Behinik behin baduzu espantu...

        —Xo ixilik zu, ahal bazauzke. Eta ni hasten naiz... hastetik.

        Duela sei edo zazpi urte agertu zen Parisen liburu bat, izigarriko haroa Frantzia guzian altxatu zuena. Liburu haren izena badakite engoitik eskola pixka bat duten guziek. Agertu zen bezen laster, anitzek irakurtu zuten, eta geroztik oraino gehiago hedatu izan da, frantses liburuen irakurtzea laket zaioten jendakien artean.

        La France Juive du liburu harek izena, erran nahi baita eskuaraz, Frantzia Judu.

        Frantzia judu bilatzen ari dela nahi zuen adiarazi liburu haren egileak. Hura zen hemen aipu dugun gizona. Talendu handiko gizona zen, eta da oraino.

        Liburu hartan eta geroztik bertze halako bortz edo seietan, ezen urte guziez bat egin izan du, bere ahal guziak egin ditu, gure buruan sar-arazi nahiz. Judu bilakatzen ari girela...

        Juduak ditugula Frantzia nausi: gu oro heien azpiko; beren eskuko dituztela kargu guziak, gako edo giltza eta gider guziak, eta oroz gainetik gako guzietan lehena: dirua. Frantziako diruaren erdia juduek ebatsia darokutela, eta bertze erdia ebasten ari. Dirua beretuz geroz, nahi dutena egiten dutela gutaz. Lege tzar guziak heien mutil direla; eta gu heien esklabo: hitz batez oro judu bilakatzen ari girela; Frantzia guzia judu: La France Juive!. Hora zer dion Edouard Drumont deitu jaun harek. Haren solas guziak hortara doazi.

        Hortakotz du ere adixkide batzuen laguntzarekin, egun guziez ager-arazten kazeta bat La Libre Parole erraiten diotena, eta oraino sei hilabete baizik ez duelarik agertzen hasia dela, berrehun mila irakurtzaletaraino badituena.

        Han ezartzen ditu egun guziez judu tzar horien egitateak zabal-zabala. Zigorrada onik ematen diote, egun guziez, bai judueri, bai eta heien aldekoeri: ministro, deputatu ala zenator, gorri tzar ohoin guzieri. Ba eta xurientzat ere badu asko errateko: itsu eta nagi direla, ez dutela kopetarik, etsaiari ihardokitzeko; ez dutela ez zainik, ez odolik; oilo-busti batzu iduri dutela.

        Ahalge-gorritzeko egiak adiarazten diozkate, eskuin eta ezker, orori. Ez dezakegu erran beti izariz mintzo dela. Gorreri eta gorrieri egiaren adi-arazteko gora behar zaiote oihu egin. Bego hortako Drumont nausi.

        Hanbat gaixtoago beharriak minbera dituenarentzat!

        Panamako kalapita hori guzia ere harek altxatua da. Nehor ez zen hortaz mintzo, harek oihu egin arteo. Anitzek bazakiten ordukotzat ohointza horien berri; bainan oro geldirik eta ixilik zauden. Oro uzkur, oro lotsa, oro juduen beldur. Nihor ez nahi hasi ohoinekin, auzitan, berdin deus ez irabaziko eta...

        —Zer mila sorgin: ez irabaziko? Nork daki hori? Drumontek hasi du berak pizten sua. Ba eta piztu; ba eta zenbeiti muturra ederki berotu. Atx!

        Bizkitartean berari ere ongi gosta zaio sua piztu ondoan, haren buhatzea eta kitzikatzea.

        —Nola hori?

        —Zeren preso ezarri baitute, eta han atxiki hiru hilabetez, preso.

        —Zer? Ohoinen salatzalea preso?

        —Ba, gizona. Hura preso. Eta ohoinak libro. Zertako ez da egon ixilik? Erraten dautzut bitxi dela, juduak behin nausitzerat utziz geroz, gauza guziak nola azpikoz gora ifrantzikaturik jarriak diren. Ah Ez bagine giren bezen zozoak!

 

Eskualduna, 1893-02-10

 

aurrekoa hurrengoa