www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor
Emeterio Arrese
1928

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txindor, Emeterio Arrese. Leizaola, 1928

 

aurrekoa hurrengoa

GAUR IRE EGUNA

 

                Kortejarena'tar Eugenio'ri

 

Jai au gorendu-zale nauk, eta

itzez nai bezin ederki

jardun ez arren, zer gero...?, gaur nik

kezkaren zimiko gutxi;

iztun sor edo txar izateak

naiz poto egin-erazi,

nere gogoa etzeok beintzat

mingaña bezin elbarri.

Agur, Eujenio; i bezelako

gizon jator, maitagarri,

banako batzuk izan litezkek,

oberik iñor ez noski;

buruz ernaya, biotzez ume,

eztarri leunaz txori,

aldegai guzik irekin dituk...,

irekin oso ta garbi.

Berriro agur, agur, Eujenio,

eun urte bizi ari!

 

aurrekoa hurrengoa