www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Txindor
Emeterio Arrese
1928

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Txindor, Emeterio Arrese. Leizaola, 1928

 

aurrekoa hurrengoa

IBAI-ERTZEAN

 

Bizitzaren itxasoa

kerizpe ontan ugeldi;

nere atseden zakonak

osin bat ziñez dirudi:

ibaiko auxe bezela

otxan, bare, geldi-geldi,

tokirik eskutunean

irasor antzez nago ni.

Ur, aize ta txoriñoen

mingain jatorraz eresi

legun bat abaro-zear

urbil zait..., urbil maiteki;

baitere susno garbiaz

emengo baxaran, lili,

untto ta senda-belarren

emai gozo xamur ori.

Lur onek axon dario,

ibayak otzen ugari,

ta bero zakarra dagon

garaiz nik, oso zaleki,

amorrayen osiñean

egiten oi det igari.

«Urume» zador, maitea:

zugan da betiko-zori;

bizitzaren itxasoa

kerizpe ontan ugeldi!

 

aurrekoa hurrengoa