Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982

 

 

HARRIPEKO PAKEAN

 

Lur izpi bat berari

malko lehor niri.

Oroipenak

dira dardar

biluzitan.

 

Harripeko pakean

lur izpi bat malkoz

lehortuta dago

maitearengan...

eta nik ez dut

pena baretzen biluzitan.

 

Kaleek daramate

bere lagunen itzal librea

nire maiteak, aldiz,

galdurik bere

hitz eta gorputza.

 

Kartzelako burdinek

bere asmoak lapurtu nahi zituzten

baina lagunekin

joan ziren kalera.

Kaleko itzaletan

maitea ta ni biluzitan.

 

Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982