Eskuaren fereka
XOKOTIK
Zahartzaroko ibilaldian ilusioen haizerrota mugitzen hezurrak gai ez direnean, aintziraren uretan —makila lekuko— ikusi dut gaztetako musu ezkutatia, ezpain erdibituetan zurubil dantzari bailitzen.
Urtez urte euriak hezi ditu nire ezpainak udaberriko amodio hitzen ondotik... Uretan, ur baretan, haur baten aurpegiak, kantu isil batetik ihesitako nota bailitzen, gardentasuna dio lurrundu —makilaren pozetan— nire gaztetako musuari, eta erantzi dit soinetik oroipenen zapia, milatan birjosia.
Zahartzaroko ibilaldian eskuaren dardaizea baino, makila gogorrago... Aintziraren hegaletik, urteen ezpainen xokotik nabil, haur batek lapurtu musua ezin jasorik.
Azken pausoetan, birjosi zapiaren haritxoetan, ilobaren irriaren ukitua sentitu dut eta musu ezkutatia, ametsezkoa, uretan, zahartzaroko ibilaldi neketsuan galdu da.
Eskuaren fereka |