Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982

 

 

GOIERRI

 

Euskara duzu bizi esperantza

euritsuaren lokarri;

mendi ta kale, orain ta lehen

bat egin dituzu, Goiherri.

 

Zalaparta Ordiziko merkatuan

Euskadiz jendea mintzo kalean

Ataungo haizeak beldurra zaplaztatzen du

askatasun gosez diren herriotan.

 

Beso gogor ta

bihozbera da

hemengo harria,

oin-berdearen zaina.

 

Mailu hotsa eta sorgin

urdinaren xoxoa

parekatu dira

Goiherriko bidean.

 

Oihan eta zementuak

izen berdintsu dute

kantu gurutzean

lanaren prezioan.

 

Haraneko zerua

burdinak antzutua

historio gorriz

bustia urteotan.

 

Mendi ta bide lagun dituela

baserritarra hor dator,

euri gainean lauhazkatzen daki

baina ez du zaldi eta behor.

Aurrerapenak eman dio truk

makina lanaren konkor,

Goiherrin ere baserri asko

dago hutsik eta entzungor.

 

Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982