Eskuaren fereka
IPUIN ISILA
Etxeko zuraiaz ez dizute egingo amonaren aulkia, finko. Urteen gainean ezarririk, goratzarreak dituzu berpiztuko. Ez dira izanen odei xuri oroipen nabar, deskateatuak baizik. Urte zaharretan eta mingostasunetan eta gehien diren zorionetan neu arituko natzaizu oparien kutxako zuraiaz amonaren aulkia egiten neu finko: maite baitzaitut.
Ilobak hiru urtetako behatz txikiz zenbakiak ditzanean ikas bat, bi, lau... zazpi kopetako ximurrak kontatuz, oroituko dituzu gure ipuin isilak amodiozkoak oraingoak.
Ankak negu luzetako nekez ditzazunean eratzan izara hoben gabean, oroituko dituzu gure ilusiozko bidaiak mugagaitzak oraingoak.
Etsipenaren ateak ateari darautsanean haizerik gabe, oroituko dituzu leiho zabalak esperantzazkoak oraingoak.
Orduan Ipuin isila, ilusiozko bidaia, leiho izan nahi nuke zugan, izan: maite zaituenak eginen baitizu oparien kutxako zuraiaz amonaren aulki... biok zahar izanik.
Eskuaren fereka |