Eskuaren fereka
1978/Azaroak/24/Ostirala/ Juan Ramon Martinez eta Tomas Muro, EGINgo lankideak, hil egin zineten.
Paperezko kanpaiak egin ditugu zeuen omenez, goizaldera ezkilamihi bihurtuko zaizkigu errotatiban zeuen izenak; juan ramon eta tomas.
Iruņerriko lur kolore juan ramonen kopetako beltzarre Ŧhotzezko zubiz iragan da hauts izaterantzŧ euskal herriko prentsa bideetan.
Lana langileen balio zela, hitzari zenion aitortu egunez egun, tomas. Zilarrezko egunsentirik ikusteke heriotzarekin ordaindu behar euskal herrian.
Paperezko kanpaiak egin ditugu zeuen omenez, goizaldera esperantzamihi bihurtuko zaizkigu bizia, gure herria, komunikabidea... eta zeuen izenak jole.
Eskuaren fereka |