Eskuaren fereka
Iñaki Zabaleta

Hordago, 1982

 

 

MOZKORRA

 

Ardoaren garratza zintzurrean

bizitzaren oztopo harrien

          oztopo larrien

eztigarri mozkorrarengan.

 

Ardoaren zikin koroa ezpainean

amodio musu beroen

       musu eroen

estalgarri mozkorrarengan.

 

Edalontziaren kontra kokotza

adinaren bizarrak harrotuz

mozkor dago

tabernako usainpean orduak galduz

asperrari orduak salduz

mozkor dago

tabernako kepean,

aurpegi zurizko

esku leunezko

                    gizarteak:

                                  «Lau urtez langile

                                  eta hamarrez

                                  etxe ondagile»

 

sententzia

bere kopetan

mespretxuzko marka hori

            sententzia hori

ezarri diolako,..

mozkor dago

gure mozkorra

gure mozkor maitea.

 

Eskuaren fereka
Iñaki Zabaleta

Hordago, 1982