Eskuaren fereka
HIRE LOTURAK, LAGUN
— Ezina ezina duk soinean, barnean ezin jasan, gainditu gizarte ustelak erantsi dizkiken loturak. Baina halaz ere etsirik har gabe mugi, bira heure bizkar hezurraren inguruan inguruan, inguruan.
Nekatu haiz. Atseden hadi ez arnasbehar gehiegi beste kolperako indarrak jaso bildu.
— Baina ezin diat... Lotua negok! Loturik eskumutur eta anka. Hau nire bizia, biziaren gogorra... Ezinez eta minez ari nauk lehertzen ari, ari sekulan bukatuko ez den borrokari ari, ari zuloa egiten ari jarrai.
— Hara! Lokarri bat hautsi duk azken kolpean hirau, hirau horretan usu helduko duk bestearen haustura. Lasai lagun gizona, Euskal Herria hire giza barren borrokaren zain, zeletan zeudek. Hiregan diagu esperantza.
Eskuaren fereka |