Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982

 

 

BERTSOEN GAINETIK

 

Urak itsas hondoa

baino maiteago izan zaitut.

 

Gauak ilargia

baino desiratuago izan zaitut.

 

Erleak lorea

baino gehiago bilatu zaitut.

 

Arranoak hegada

baino gehiagotan amets egin zaitut.

 

Hotzak harria

baino bizikiago gogortu nauzu.

 

Eta orain

ez dut tristezia

gonbaratzeko irudirik.

 

Bertsoen gainetik

oraindik maite baitzaitut.

 

Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982