Eskuaren fereka
ZURE ERLAUNTZA
Maitea bildu dut gaur zure erlauntzan eztia.
Nahiaren ezkoz eraiki zenuen bizia, zeure erlauntza, baina hoztu zen ezkoa eta hegadarako hertzirik atea maitea, nire ezpainetan jaso dut gaur eztia zurea.
Hegal gabeko erle zinen eta ez nuen ikasi lumarik ehotzen maitea, zuretzat.
Nire begietan urdin itsas bi amodiotsu, nizun eskeini maitea eta erlauntzan zu eztitsu arrotzari hertsia.
Hitz laburrez begirada epelez hego bat egin nuen maitea, zuretzat.
Arnasaz gaur urtu dut ezkoa. Neke ta fereka hegadan ez zekien hegal eta itsas urdin bi nire emaitza maitea, zuretzat.
Eskuaren fereka |