Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982

 

 

BORRERO IZAN NINTZEN

 

Ezpainak kendu nizkion

hitzarekin, ahotik,

eta laudatu ninduten

ez nuela errurik.

 

Begiak estali nizkion

lotsaren zapiarekin

eta laudatu ninduten

lapurtu hitzarekin.

 

Entzumen gortu nion

kontseilu onen hotsez

eta laudatu ninduten,

gaiztoa baitzen berez.

 

Malkoak agortu nizkion

makina izateko

eta laudatu ninduten,

ez baitzen sentitzeko.

 

Borrero nintzela, ahantzi

nuen hainbeste laudoz.

Gizon bat suntsitu nuen

gizartearen laidoz.

 

Hau, ene damu, nirea!

Gizarte eta gizona

nahastarazi didate;

etsai eta kide ona.

 

Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982