Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982

 

 

ZULO BILA

 

Gorde ezak nahi baduk

besartean burua.

Zer uste duk!

Hiretzak bakarrik

direla malkoak egin?

Besteen begietan ere

bustitzen dituzte

betileak malkoek.

 

Malko gaziak

beti gaziak

mina bezain hezeak.

 

Eta malko tantak urtzea

eta malko tantak matrail behera labantzen uztea

azala ihurtziz

begiak nabartuz,

zailegi bazaik

gogorregi

hire min harroarentzat...

 

Ikas ezak!

Besteen minarengandik ikas!

Hiregan baliotsu dadin.

 

Eta gorde ezak nahi baduk

besartean burua

ea bertan

apaltasunaren zuloa

aurkitzen duken.

Agian zuloegi

      eta ttipiegi

                  duk

                  hire min harroarentzat;

baina on eginen dik

besartean burua sartzeak.

 

Agian, segur

beste bat ere ondoan

besartean burua duelarik

aurkituko duk.

Agian, segur

behatzez kopeta irutziz,

nik ukanen diat

besartean burua.

 

Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982