Eskuaren fereka
POEMARIK EZTIENEAN
Altzak ere ba du bihotzik Ilargiak besarkatzen daki bakarrik... Gezur balitez! Bularrean etsipenaren taupada gazia amildu zait, gogorki. Baina poemarik unkigarriena aletu nahi dizut, apalena. Metafora argitsu baten bila nabil. Amodioaz. Zutaz. Nondira poesiarako hitzak? Non dira maiteminduentzako izar kutxak? Ai! Koloretako hitzak banitza! Nire izar kutxan esperantza bizi baledi! Ilusioaren hauts labur bat bederen. Baina bertsorik ederrena eskeini nahi dizut, xumeena.
Itsasoak sakonki ezagutzen zaituela Zeruak ferekatu nahi zaituela Lurrak zure ondoan etzan nahi duela ... esanen nizuke nire poemarik eztienean. Maitea.
Altzak ere ba du bihotzik Ilargiak besarkatzen daki bakarrik... Gezur balitez!
Eskuaren fereka |