Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982

 

 

AMA

 

Ama,

egunsentian buztinez

amodiozko eskuak egile

landu ninduzun irudi,

egunsentian buztinez.

Ekiargi zuria

buztin gorrian gorri

zenuen bihurtu

eta buztinezko ni

zure sabeleko labean

seme egiten.

 

Ama,

zure begietako gauean

langarrak busti zuen

amodioaren hazia.

Izarren orratzek

josi zioten langarra

egin josi haziari

gauak loak hartzean...

eta buztinezko ni

zure sabeleko labean

seme egiten.

 

Ama,

arnasa erosi zenion

oinazearen truke haizeari

semearentzat bizi.

Amodiozko eskuek zuten

osatu hazi ttipia,

lanez, buztinean...

eta buztinezko ni

zure sabeleko labean

seme deitu ninduzun.

 

Eskuaren fereka
Iņaki Zabaleta

Hordago, 1982