Marrazkiak: Erramun Landa
|
Ixtorio-misterio andana bat
IV AXULAR GOŅIBARREN
Behin batez, Axular, Goņibarren apez zegoela bazkalondoko loa egitera zihoala, hodeiertzera begiratuz amari erran zion: —“Ama, oi ama! Hodei hura haunditzen badihoa, ortotsak hasi baino lehen hots egin niri”.
Ama zabartu zen eta beranduxe dei egin zion semeari. Hodeia gainean zen. Leihakara jeiki zen apeza. Goņibarren gari ederrak ziren urte hartan. Hodei artetik deabruak erran zion: —“A zer zaldiak dauzkatan hire gariak ultzitzeko”.
Hilerri ondoan kupela frango bazegoen eta han sartu omen zen hodeiartetik jautsiriko harri guzia eta hala ikasleak maisua garaiturik, garia osorik gorde zuen.
Ixtorio-misterio andana bat |