Marrazkiak: Erramun Landa
|
Ixtorio-misterio andana bat
4 AZERIA ETA LANGARRA
Azeria oilaleku baten aurrean zegoela hegaztiren bat jateko asmoz, euri-langarra hasi zen eta, gauza haundirik ez zelakoan, ez zen aldendu.
Bainan euri-ttanttak, ustekabean, hezurrak arte busti zuen eta zakurrak aise harrapatu zuen.
Horrexegatik esaten da hemen xirimiri eta langarraz: —“Kasu eman! Horixe baita azeria galdu zuena”.
Ixtorio-misterio andana bat |