Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988

 

 

 

V

AZKEN JENTILAK

 

Jentilek Leizadiko koba batean bizi zirela sekulako izar eder bat hodeietan agertu omen zen. Halako izarra ikusi zutenean, jentil horiek erabat ikaraturik omen zebiltzen munduan zer gertatu behar ote zuen ezin asmaturik.

 

      Halako batean haitzulo barruan erdi itsutua zegoen jentil zahar bat ataka aurrean aterata, zabaldu ziri batekin betazalak eta hodeietara begira jarri omen zuten, hark izar hari zer antz emango zion eta.

 

      Baita ikusi orduko deihadar egin omen zuen:

      —“A nere umeak! Kixmie jaio duk, galduak gaittuk oraintxe. Bota nazazue ni hemendik gain behera!”

 

      Berak esan bezala mailoak behera amilka bota omen zuten eta hala jentil zaharra hil omen zen. Gero kristiandadea munduan zabaltzen hasi zenean jentil danak sakabanatu eta berehaJa galdu omen ziren.

 

 

Oharra: Jentillek Jesukristori “kixmie" deitzen omen zioten; kismiek, berriz, ziminoa esan nahi omen du.

 

Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988