Marrazkiak: Erramun Landa
|
Ixtorio-misterio andana bat
III ATARRABIO
Behin Atarrabiok jakin omen zuen deabru bat, emazteki baten figuran, Aita sanduarengana joana zela, hura bekatuan erorarazteko. Erromara joan zen bada, eta Aita Sanduaren etxera heldu zelarik Atarrabiok nagusia galdatu omen zuen, ikusi behar zuela ta.
Nagusia ez ditekeela ikusi erran omen zion neskatoak, afaltzen ari zelakotz emazteki batekin.
Orduan Atarrabiok bere zilarrezko makila neskatoari eman omen zion Aita Sanduaren mahaina neurtzeko azpitik, zenbat luze eta zenbat zabalekoa zen, hortaz.
Neskatoak egin omen zuen erran bezala eta neurtzean, gurutzea egin.
Berehala Aita Sanduarekin zen emaztekia, ortotsak gaineko karraskak eginez, suntsitu omen zen deabrua zelakotz.
Ixtorio-misterio andana bat |