Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988

 

 

 

I

AXULARREN ITZALA

 

Zugarramurdiko lezean hiru apezek ikasi omen zuten, arima baten truk, deabruaren eskola. Don Juan, Atarrabio eta Axular omen ziren. Eskolak ikasi zituztelarik, lezetik atera nahi izan zuten, bainan arima bat utzi behar zuten; Iduzkia zelarik nahi omen zuten atera. Behin, egun eder batean, hasi omen ziren ateratzen.

 

      Deabruak galdetu omen zien:

“Orai nor gelditzen zizte hemen?”

 

      Aintzinekoak erran omen zion:

“Hartzak ene atzekoa”.

 

      Bigarrenak, aldiz:

“Hartzak ene atzekoa”.

 

      Hirugarrena Axular omen zen: Hark ere:

“Hartzak ene atzekoa”.

 

      Axularren gibeletik bere itzala baitzen, deabrua Axularren itzalarekin gelditu zen.

 

      Geroztik Axular itzalik gabe bizi omen zen.

 

Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988