Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988

 

 

 

II

ATARRABIO

 

Behin bazen Atarrabio, Axularrekin batera deabruaren eskolan ibilia, eta Erromara joan behar zuen. Orduan Atarrabiok deabruari deitu omen zion eta galdatu zenbat denboraz eramanen zuen Erromara.

      “Oren bat harat eta oren bat hunat” —erran omen zion deabruak.

      Ez, lasterrago” — arrapostu, Atarrabiok.

      —“Hamar minutu harat eta hamar minutu hunat”—erran orduak deabruak.

      “Ez lasterrago: minutu bat harat eta minutu bat hunat”, —Atarrabiok.

      “Zer emain datak sari?”

      Nik bazkaitan jaten dan jatekuain azala.

 

      Orduan deabruak airean hartu omen zuen Atarrabio eta Erromara eraman.

 

      Izulia eginik, deabrua akitua eta leher-egina zen etxerat arribatzean. Afaltzen hasi omen ziren, Atarrabiok eltzaurrak eta eltzaur-azalak deabruari mahainazpira bota saritzat.

 

      Deabruak erraten omen zion:

      “Afari idorra duk hor, Atarrabio”.

      “Ba, eta hik idorrago duk”.

 

      Deabrua goseak joan omen zen handik.

 

Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988