Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988

 

 

 

7

JAINKOA ETA
ZAZPI IZARRAK

 

Behin bazen laborari handi bat. Bi ohoinek ebatsi zioten idi pare bat. Mutila bidali zuen ohoinen ondotik. Nola ez baitzen etxerat ageri, bidali zuen neskatoa mutilaren ondoan; etxeko zakurra neskatoari jarraiki zitzaion.

 

      Egun zenbaiten buruan, ez baitzen ez mutila, ez neskatoa etxerat itzultzen, bera joan haien bila. Ez baitzituen inon ere aurkitu ahal, hasi zen arneguz eta biraoka. Hainbeste birao egin zuen lapurren kontra non Jainkoak, zigortzeko, kondenatu baitzituen bordaria bere bi zerbitzariekin, bi ohoinak eta idiak, munduaren finitzeraino, elkarren ondotik ibiltzera eta ezarri zituen zeruan, zazpi-izarretan: idiak lehen bi izarretan dira; ohoinak haien ondoko bietan, mutila haien kanpoko izarrean; neskatoa bigarren izar bakarrean, zakurra aldean beste izar txipiņi batean, eta azkenik laboraria, guztien ondotik zazpigarren izarrean.

 

Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988