Marrazkiak: Erramun Landa
|
Ixtorio-misterio andana bat
II JOXEPA EDERRA
Bazen Arantzako baserri batean neskatxa eder bat sinesten ez zuena.
Gau batez etxean zegoela adiskide batekin, erreplikatzen zion honek bere fede gutiagatik, eta apostu egin zuten ez zela joanen pegarrarekin iturrira.
Orduan Joxepak erran zuen: —“Orain berean joanen naiz Arralako iturrira eta ikusiko duzu berehala itzultzen naizela deusikan pasatu gabe”.
Hartu zuen pegarra, atera zen, baino ez da gehiago agertu. Gero aditzen zen oihu bat:
“Pegarra zuentzat Joxepa ederra guretzat”
Ixtorio-misterio andana bat |