Marrazkiak: Erramun Landa
|
Ixtorio-misterio andana bat
IV EDALARIAK
Arabako herri bateko ardandegira joaten omen ziren bi sorgin hango ardo goxoa edatera, gauero.
Atearen giltza-zulotik sartzen omen ziren xinaurri bihurturik.
Behin han barruan ardoa edaten ari zirela batak besteari esan omen zion: —“Jexux, hau ardo-edatea egin dodana”.
“Jexux” esan zuelako bere tankera hartu eta han gelditu omen zen, giltza-zulotik atera ezinik, larrugorritan.
Hurrengo egunean ardandegiko gizonak han bilatu omen zuen. Jantzia ekarri omen zion eta beragandik jakin ere bai inguruko bi emakume zirela hola aritzen zirenak.
Ixtorio-misterio andana bat |