Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988

 

 

 

5

APEZ BELTZA ETA EKAITZA

 

Apeza zen gizon hau eta ehiztari amorratua gainera. Behin meza ematen ari zelarik, zakurrak erbi baten atzetik zebiltzen eta Eliza ondotik igaro behar zutenean, apez ehizazaleak bere zaunkak entzun zituen; soineko ornamentuak kentzeko ere betarik gabe, elizatik atera eta zakurren atzetik lasterka hasi zen.

 

      Geroztik hor dabil, nunbait, apez beltza, beti ibili eta ibili, behin ere gelditzen ez dela.

 

      Bera hurbil xamar norabait doanean, hiru zakurren zaunka diferenteak entzuten dira: batak “Au, auaau”; besteak: “i, i, i”; besteak: “gri, gri, gri”.

 

      Apez beltzak bere atzetik beti ekaitza uzten du eta berak dakarren ekaitzak hamabost egun gutxienez irauten du.

 

Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988