Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988

 

 

 

 

2

AZERIA ETA ELURRA

 

Behin baten, lukia, goiti behera zerutik zetozen elur matasari begira omen zegoen. Saia jaitsi omen zitzaion ondora eta esan:

      —“Zer egiten dok Lukito?”

      —“Hemen niagok goitik behera datozen zer hauek zer ote diren begira”.

      —“Ez dakik zer diren? Oilo lumak, gizona! Gaur zeruan itzalezko bodea diagok. Hauek guztiak oilo lumak dituk”.

      —“Neu ere hantxe zeruan banengo gura nuke, oiloak asko gustatzen zaizkit eta”.

      Bada, hori baino ez badok neuk eramango haut behingo batean. Para hadi neure buztanetik dindilizka”.

 

      Eta lukiak ahoarekin buztanetik oratu omen zion eta saia luki eta guzti hegaz hasi omen zen. Lainoak baino gorago igo zuenean saiak lukiari esan omen zion:

      —“Ondo hator Lukito?” —Bainan Lukia ixilik, seguru.

      Ondo hatorren diņoat!” —esan omen zion saiak berriro. Bainan lukiak ixilik berriz ere.

      Erantzun, bestela botako haut”.

      Bai” —erantzun zuen orduan lukiak.

 

      Bainan “bai” esateko ahoa zabaldu zuen eta goitik behera deabrua baino arinago hasi omen zen. Bidean zetorrela, bere parean zeuden harriei zarata egiten zien: “Aparta peņas! Derribus! Aparta!”

 

      Bainan harriek parean itxaron omen zuten eta lukia tortilla egin omen zen.

 

Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988