Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988

 

 

 

IX

BERAKO AZTIA

 

Berako etxean orain duela urte aunitz bazen jaun jakintsu bat. Deabruarekin tratua bazuela zioten. Leitzen zituen sorginkeriazko liburuak; erretorak erre zituenak geroxeago.

 

      Gau batez ailegatu zen etxera kapoi bat sukaldean erretzen ari zirelarik. Neguko gau hotz bat zen. Su ondoan jartzean jaun horrek erran zuen:

      —“Atx! Hau hotza! Jaca-ko mendietan elurra ari du”.

 

      Han zegoen batek erantzun zion:

      —“Hanbat dakizu zuk Berako bertzek bezala zer gertatzen den urrun horietan”. Bertzeak erantzun zion:

      —“Jaca-ko mendietan elurra ari duela segur zaudeke, hor burruntzian dagoen kapoi horrek orai berean kukurruku eginen duela bezala”.

 

      Hitz hauek akautu gabe hasi zen kapoia kukurruku egiten fuerte, ikaraturik harrituta utzi ondoan sukaldeko guziak.

 

Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988