Marrazkiak: Erramun Landa
|
Ixtorio-misterio andana bat
I SINETSI BAI, ERRAN EZ
Nere aita Mendibekoa zen.
Mutikoa zelarik joaiten omen zen goizik kateximarat.
Behin laminak ikusi omen zituen bidean, erreka batean pasatzean: personak bezalakoak, bainan xeheak, biluziak.
Gero apezari salatu omen zion eta hau zen apezaren kontesta: —“Erraten dituzten guziak badire; baina atxiki sekretia hiretako, ez duk erran behar badirela”.
Ixtorio-misterio andana bat |