Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988

 

 

AINTZIN SOLASA

 

 

Ixtorio-Mixterio zein Euskal Kosmogonia eta Axular-i buruzko elezaharrak dituzu liburutto honetan; XIX. mende-akabailan eta XX.aren hasmentan, folklore-zalettoek herriaren ahotik hartuak eta guhaurk ezagutu bezala orai plazaratzen ditugunak. Gerta liteke, leku guzietako euskara ez baita bat eta bera, Sarako haur batek “esan” zer den ez jakitea (“esan” erran dela, alegia) edota Oņatikoren batek “bertze” ezezagutzea. Gisa guziz, irakurtzea, izkiriatzea bezala, ikasten den disziplina denez, segur zaudeke aipatu horiek izanen dutela hiztegien berri edo jakinen dutela nori galdegiten.

      Badakigu, bertzalde, liburu batendako ez dela adin makurrik eta aitatxi-amatxik istoriorik kondatzen ez badute edota aitamak bideoaren meneko bizi direlarik, badira nonbait, irakurketara afizionarazi, lerratu eta hortaratzen direnak ere. Horiei bihoazkie, bada, gure agurrak.

 

Ixtorio-misterio andana bat
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1988