Marrazkiak: Erramun Landa
|
Ixtorio-misterio andana bat
3 JAINKOA ETA ILARGIA
Igande egun batez gizon bat joan zen hesi zulo bat tapatzera, elorriak bizkarrean zeramatzala.
Jainkoa agertu zitzaion bidera eta erran zion: —“Ene eguna profanatu dualakotz, ez dualakotz ene legea obeditu zigortua izanen haiz garrazki: argituko duk munduaren akabantzaraino gau guziez”.
Eta ordu berean altxatu zuen bere elorriekin eta geroztik ilargi zerbitzatzen da.
Ixtorio-misterio andana bat |