|
Beldur naiz
PARADISU GALDUARENA
Hasierara itzuli nahi dut, Jainkoak gizonak ilargi eta eguzkizko seaskan kulunkatzen zituen aurreneko egunetara.
Bizitzara itzuli nahi dut, adjetiborik gabe gizona gizon hutsa zen ilusioetako une galdu izkutuetara.
Poesiara itzuli nahi dut, antzineko begi urdinen garbitasun gardenera, oihu eta marru egiten ziren misterizko desioetara.
Sinpleziara itzuli nahi dut, kredo, teoria eta ideologiarik gabeko aire, su eta urezko paradisu zaharrean galdutako lurretara.
Haragira itzuli nahi dut, osotasun hilezkorra den izate betera, sofismarik gabe maita dezakedan amodio garbi, sortzailera.
Bustinera itzuli nahi dut, definitzen eta mugatzen gaituzten uste hestu eta tristerik gabeko lehenengo udazkeneko izan nahi nukeen gizonarengana.
Beldur naiz |