Beldur naiz
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia / BBK, 1985

 

 

AMODIO GALDU BATT

 

«Lili Marlene» doinuaz abesteko

 

Negarra zerion

arratsaldean

txori trixte baten

kantu isilean;

bere maitearen ahoan

entzun omen zuenenan

«utz nazak pakean!»

 

Haizea zebilen

marru bizian

udazken hostoak

lapurtu nahian;

estalirik gabe aurkitzean

dardarak jo omen zian

txoria kabian.

 

Hegoak hedatuz

altxa zenean

jiraka zihoan

norantza ezean;

negua zetorrelakoan

luma goxok omen zeuzkan

bere ametsean,

 

Gaua iritsi orduko

bakardadean

bere baitan zion

pake ezinean:

«Zergatik esan behar zenidan

utz zintzadala pakean

kabi bilutsean?»

Hotzak eta euriak

jo zutenean

loak hartu zuen

xamurki besoan;

armonika isilik zegoan

teila trixteren azpian

lurraren altzoan.

 

Beldur naiz
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia / BBK, 1985