Beldur naiz
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia / BBK, 1985

 

 

ASKATASUNARI

 

Zuri, edonongo gizonari...

Haizea ibaiaz maitemindu zenean

hodei bat erregalatu zion...

baina ez zitzaion lotu eta

aske jarraitu zuen...

haizearen haize,

boteretsu, bare,

gogor, bigun... baina

libre, ez morroi,

eta haize!

 

Beldur naiz
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia / BBK, 1985