Beldur naiz
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia / BBK, 1985

 

 

GABA ZEN

 

Gaba zen

eta ilargia nuen begira.

Gaba zen

eta haizea zebilen

Aitzkorriko muturretik

Alońako zelaira

bira eta bira.

 

Haizea eta ni

oihaldendaren baitan,

bata babesaren

bestea askapenaren

bila eta bila.

 

Kotoi eta nylonezko leihoetatik

sartu zitzaidan

leuntasunaren ferekan

lehena,

mehatxuaren marruman

gero, eta

kremailerazko ezpainak

itxi nizkionean

presoaren deihadar unkigarrienean

azkena,

bera, amuranterik iheskorrena.

 

Gaba zen

eta ilargia nuen begira,

gaba zen

eta haizea zebilen,

baina ez isila.

 

«Zu eta Ni», esaten zidan;

«Ni», berriz, nik nioen

«naiz nire erantzuna».

Ez ohe partaidetuak

ez. eraztunak

ez ideiaren eraginak

ez haragiaren eztenak

ez inork, ez ezerk

ez bait du asetzen,

haragikor den bitartean,

izaki bakartiaren

sustraizko bakardadearcn

sakontasuna.

 

Gaba zen

eta ilargia nuen begira.

 

Gaba zen

eta haizea eta ni genbiltzan

bila eta bila.

 

Beldur naiz
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia / BBK, 1985