ARRANOARENA
Zaldi ustelaren ondora lurreratu zenean
zioen arranoak putreari
«Tira, saia zaitez hegaz».
Putreak ulertzen ez zuelarik...
«Alu hori! Sabela betea daukat»,
esan zion, «eta ez dut nahi...»
eta hilak jaten, zuen jarraiki.
Gailurrerantz jo zuen arranoak,
bere bakardadearen erromes,
ulergaitz,
baina arrano eta
bizien bilakari!