LAGUN BATI, TRISTEZIAZ
Haize ekaitza kobazuloan
sartu zenean
marmarka eta biraoka
bota zituen, bota
koba barneko izadi
guztiak... eta
bere bihotzaren sakontasuneko
ahots, entzule
hasperen eta biztanle
bakarra bihurtu zen.
Gero, Udaberri batez
zeruak eta lurrak eta
espazio sideralak
oihu garratz eta ozen bihurtu
zirenean...
«Ai ene!» zioen bere baitan,
«Zer da kanpoko guzti hori?
Isiltasuna? Isiltasuna ote?»
Eta nik negar egin nuen zugatik
adiskide!