Beldur naiz
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia / BBK, 1985

 

 

HAIZEARI HEGOAK...

 

Haizeari hegoak lapurtu nizkion

eta uztargiren ertzetaraino

abiatu nintzen, abiatu

urre kaikukadaren bila.

 

Uztargiari koloreak mailegatu nizkion

eta espazioaren mugetaraino

jo nuen, jo

izar hautsen bila.

 

Espazioari bere historia kendu nion

eta ene izatearen sustraietaraino

hurbildu nintzen, hurbildu

nire bila.

 

Izateari ZU-a alboratu nion

eta heriotzaren arrazoietaraino

etorri nintzen, etorri

jadanik hila.

 

Heriotzari galdegin nion

eta segaren muturretaraino

eraman ninduen, eraman

erailearen bila.

 

Eta segak erantzun zidan horrela:

źHilketa orotan, oraindaino,

Ni-a zegok oinarri, NI-a;

hago erne, lagun, hiltzaile

bihur ez hadila!!!╗

 

Beldur naiz
Patxi Ezkiaga

Euskaltzaindia / BBK, 1985