XX. MITXELEN BARRIA
Onenbestegaz bideak leundurik geratu iakozan Mitxelen Iaunari opa eutsan eskintzaria beteteko. Bada etxekoen ostetasun pizka bat goiturik, itundu zan egun gitxi barru Burzeñako Bakartegitarrakaz eta onek eskale argidotarraren asmo ta uste goratuak lenengo azterturik, bakar-laguntzat artu euen, ordutik Masustegiko semearen biotza poz barri ta neurribakoaz ganezkatutik ebillela, ber-berak beren burua ezagutu ezin euan eran. Gero zeruko bidean egin euazan aurrerapenak eta betiraunerako irabazi zituan ondasunak Iaungoikoak ondo neurtuta daukoz eta euren saria atsedeten idoroten dala deritxagu eta egunen baten guztiok geure begien aurrean ikusiko dogu.
Baia iakitekoa da beren bakar-lagunak eskatuta sarritan azaldu bear izaten ebazala Matxinen eriotza eta beste egikera arrigarriak, eta batek baiño geiagok iratsi ebazala egintza gomutagarriok, geroko gizaldietan beren entzute onak iraun eian, eta batez bere Bizkaitarrai antxinakoen oñatzai iarraitu leioen iarraipidetzat iminteko.
Ara emen itz neurtuetan zelan goratuten dauzan Matxinen izena ta egikera andiak, non edo non ikusi genduan eskutizmen batek.
|