www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Matxin mungiarra
Pillipa Zugatzaga, «J.L. Zutagape»
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Matxin mungiarra, J.L. Zutagape. Euskalzale, 1899, X-XXVII. zenbakiak.

 

 

aurrekoa hurrengoa

II.
ETXAGUNTZAKO
LAGUNEN BARRIA

 

        Emen izenta dautsudazan ezaupideakaz etxatzula aztuko deritxat A... basterra zein eta zelangoa dan; gaurko egunean barriz edonon bizi arren beingo baten suzko burdioen indarrez bertoratuko zara gura dozun era guztian, burdin-bidea bertoraiño daukazun ezkero. Baia antxiñako iazoerak iragarteko ezta naikoa keia darioela ariñeketan ibiltea: agaitik, gogoaz baiño izan ez arren bere, etxe barrura sartu gaitezan eta izan leite egotea bertan nor edo nor gure gurariak bete leizana. Iakin eizu ba nortzuk bizi direan bizitetxe zorioneko onetan. Guztien buru dan agure ain itzal andikoa eta etxeko danak beren esana egin daroen aitaita gurgarria Txomin A...-koaren izenaz ezagutua da inguru-mari askotan, eta eun da geiago urte sorbaldan eroan arren, oiñdiñok arren burua argia dauko eta igarten iako bizkaitar entzute andikoa izan dala. Onen seme Ioane, Aitaren laguna egikera andietan izan zana, aspaldian Berriztar Elizondoko etxaguntzako alaba Maintonigaz ezkonduta bizi da eta biok senar-emazte zorioneko batzuk legez urte asko igaro dabez, Iainkoaren onestasunak eurakanatuten dabezala. Gazterik il iakezan angerutxuak Iaunaren aurrean eurakaiti eskatuten dagoz zeru zabaletan guraso ta senideari iarleku eder bana gertu ta apainduten: eta etxean geldituten iakez oindiñokarren ibar onetako mutilik galantena ta indartsuena izango dana dirudienez, eta neskatxarik ederrena ta onena. Inguruetako neskatxa guztien begiak eta biotzak beraganatuten ebazan A...-ko Ioane ta Maintonen semeak; eta etzan iaiegunetan Txomin agure agurgarrien lobea baizen neskatilla eder, biotz-bera, otzan eta batez bere elizkizunetarako ta guraso ta zarragoakanako itzal eta lotsa ona eukanik. Matxin, ara emen beren izena, Matxin ain indartsua ta morrosko bulardetsua izan arren, guraso ta zarragoen, ume ta abadeen da alan bearrik itzaltasuna ta lotsa ona zor iaken guztien aurrean bildots otzan bat zan; baia edozein gorabera igaroteko burdiñazko biotza eukala zirudian. Beraz Jaungoikoak berarizko eran gauza goratuetarako egiña zala ziñoenak igarri eutsen, iazoerak euren eretxia sendatuten etorri zirean ezkero. Billela barriz, au zan alabearen izena, Billela lurrean gitxilakoa zan, gurasoen atsegiña ta Iaungoikoak berentzat aututa daukazan arima zorionekoak onoidade ta onbidearen usain gozoa erbeste negargarri onetan zabalduten dabenetariko bat. Esakuneak egitiak direala esan daroagu; baia oraingoan guzurpetuta geratu da arako zarrai askotan entzun izango zeutsena: «Aritx bakarra ta alaba bakarra, ugazaba ta amaren negarra». Alan iazo oi da askotan, azaiera ona larregi gureaz emoten etxakolako bakarra danean, baia eztauko esakera onek A...-ko alaba azaiera obeenekoagaz zer-ikusirik. Ezaututen doguzan ezkero etxekoak, atea io ta olez egiñik sartu gaitezan barrura euren autua entzuteko.

 

aurrekoa hurrengoa