www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Matxin mungiarra
Pillipa Zugatzaga, «J.L. Zutagape»
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Matxin mungiarra, J.L. Zutagape. Euskalzale, 1899, X-XXVII. zenbakiak.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII.
BERRIZKO EGIÑENA

 

        Biaramon goizean Ioane Barri ori emoille donearen egunean lagunteri andia batzandu zan Berrizera bertako Elizearen Zaindariaren iaia zalako. Etzan begirik geldituko erri aretakoa etzirudian gazte galantagan ezarri barik. Luzaro ikusi euen kurutze baten oiñetan belaunikoturik; gero euren etxeetan bakotxak burura etorkona esan euan zaldun orren egintzaz. Batzuk prailegaien bat zala, beste batzuk seniden baten biziagaitik arren egiten egon zala, eta eztakit zeinbat burutasun agertu etzeuen Berriztarrak bazkaldutean, barrua zerbait berotu ondoan batez bere. Guk bakigu zetan iñarduan eta eztaukagu burutasunen bear-izanik eta Gabonzar eta Urte-barri iragotakoan iarraituko deutsegu Aita-semeai euren etxaguntzara: bada albista txar bat eldu iake otsein baten bidez, Aitaita aiñ aguretuak lur erbeste neketsuan itxita betiko bizitzarako bidea artu gura ei euala.

        Beste zeregiñik emen Berrizen eztaukagun ezkero ta A...-tarrak barri mingarri onek ixilduta daukazalako, iakin gurako dozu Berrizen aitaturiko iazoera onen ezaupiderik ete dagon. Egikerarik ederrenak esan utsai itxiezketiño sarritan aorik ao doazan bitartean aldatu ta iruntsietaratuten dira; baia Berriztarrak antxina artu euezan erabide zuzenak eta iratsi eragin eben iazoera au irudi edo antz eder baten, eta irudi beronek Bizkaitarren eta batez bere Berriztarren, gomutatik alde egin ez eian, imini euen Eliz barruan tokirik gurgarrienean. Iñoz Eliz-ate onetara ioateko erea bazeunke, barrura sartuten zareanean artu eikezu eskumatara, eta alde orretako altaran aurkituko dozu irudi gomutagarri ori. Begitu eikezu ta ikusiko dozu irudi orretan Iesus kurutzean iosiaren antza oiñetan belaunikoturik Txomin donearen soiñekodun bat. Itzuli eikezuz berton ingurumarian eta begiztauko dozu argi badago oraintsuarte Eliz ondoan zutunduten zan Iauregia eta bertatik erausten edo itz egiten dagoala lagunteri andi bateri kurutzepean dakutsuna, Oñaz eta Ganboatarrak direala igarten iakoela buruan dauken apaingarri ta estalkiaren eroakeran. Lotsagarria ta mingarria izango leiteke gomutagarria ain askoesalea ardurarik ezagaitik galdutea.

        Antz irudiari begira-begira egon garean bitartean Aitasemeak autuan iarduteko gogo barik bideari emon eutsen eta etxaguntzara eldu zirean artegaturik, Aitaitaren gatx-aldiak txarragora ioko ete eban bildurrarren.

 

aurrekoa hurrengoa