www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Matxin mungiarra
Pillipa Zugatzaga, «J.L. Zutagape»
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Matxin mungiarra, J.L. Zutagape. Euskalzale, 1899, X-XXVII. zenbakiak.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII.
KATIGUEN ETXERATZEA
TA MATXINEN ERIOTZEA

 

        Bien bitartean eskari samurrak egiten iakozan Iaunari ta itxauten zan Burzeiñatar eta euren anaiak ondo amaituko euela Matxin eta lagunen erosmena. Igaroten ziran egunak eta illak, eta luzetuten zan euskaldun amaen larri samiña; ariketa egun pozgarri baten tximiztea legez zabaldu zan arte Bizkaiko kai ta itxasbasterrera io ebela katigu egon izan zireanak.

        Lengo estutasun eta samiñen aiñakoa izan zan barriro sortu zan atsegin da poza. Errian itxauteko astibaga abiaten ziran itxasaldeko bidean zear, euren senideak bizirik ikusteko gurari biziaz.

        Oraiñ itanduko dozu, eta Matxin erriratu al da? Masustegiko zalduna bizirik eldu da? Orrako Mungian laztanduten eta besarkatuten diarduenetarik, zein da Matxin?

        Itaune onei euretariko batek erantzungo dautse ta alan iakingo dogu zer iazo zan Bizargorriren erpe artean itxi genduzanetik gero.

        Masustegiko zalduna, Mitxel gure ezaguna izango da albistaria, entzuteko belarriak zurtuten badoguz. Egun batzuetan Ama batzuen poza ta atsegiñak nasta zirean beste batzuen negar-anpulu ta zotiñakaz. Gero iazoerak azalduten iñarduenean Bizargorriren agintza gogorraren buztarripean len idoro zireanak, adi-adi egoten zirean entzule danak, eurak bere antxe egon baziran gura leukeela. Era onetan euskal bigira baten eragoion Mitxelek azalduten Bermeotik urten ebenetik arako egintzak eta guk esanik daukaguzan iazoerak gitxi-gora-bera erakutsi ostean, ekin eutsan beren sailari alantxe:

        «Iaungoikoak alan gura-ta garaitzarik ikusgarriena lortuteko gengozanean, iausi gintzazan, Matxin gure nausia zauritu zalako, arerioen ontzidiaren menpean eta Bizargorriren aurrera eroan ginduezan bera ta lagunok. Orduan asi zan beste guda garratzago bat: bada ezaguturik Bizargorrik Matxinen biotz eta azartasun bardinbakoak beraganatu gura eban ainbeste gauza zan itxas-gizona. Eskatu eutsan Tarko biurtu leitela goraturik igaz Prebisa-ko gudan iaditsiriko garaimen entzute andikoa. Agindu eutsan alan egiten baeuan ipiñiko ebala ontzidi osoaren bigarren ta beren urrengo agintari eta beren izena zabalduko zala argi-erraiñuz beterik lurreko bazter guztietan, beren ondasunak ez euela eukiko neurririk eta biziko zala gero atsegin gozoen artean. A...-ko semeak, Billelaren neba sinizte bizidunak, beren zanetan euskaldun asaba garbien odola eukan, eta beraz siñizteko egiak ukatu baiño lenago emongo eban dana, Iaungoikoaren aginduai zintzo eustearren. Benetan itandu eutsanean Bizargorrik: "Kristinau irauteko asmoa daukak? Ez dazauk ene eskupean agoala ta gura ioadana egiteko eskubidea iaunkoadala? Autu eik bitarik bat: edo kristautasuna uldu edo bizia galdu. Zer diñok?...".

        »"Iakin eik, diñotso, iakin eik siñizte osoduna ta euskalduna noala, eta Iaunaren laguntasunaz berean zintzo iraungo ioadala, naiz da eguzkiak lur-itxasoai argi egiten ieutsen artean neke-miñ eta ala gogorrenak irago bear izan".

        »"Zer diñok? erantzun eutsan Bizargorrik; eztakik beingo baten aiotzaren ago zorrotzak, geiago badirauk eure siniztean, ebagiko ioazala ire buru ta aragiak? Eta ire seta bidebako orregaitik eure lagunak bere bizia galdu bearko iauela?".

        »"Alperrik dok eukitea, Matxinek Matin doan artean etxok sinizmena ukatuko eta ene lagunok bere baiakiek ondasunik goratuena sinizte donea doala eta aurrenengo bakotxak berena zaindu bear ioala. Nik barriz ez bizitza bat, baita eun banaieukazak bere, danak Iaungoikoaren goraldirako eta sinizmen donearen alde pozarren osta emongo naieukezak".

        »Amurrutu zan onelango erantzuereaz eta galtzairua goraturik ebagi eutsan Matxini burua sorburutik, gero zulotuten eutsala biotza. Azkenik bota eben itxasoko uin artera, beren arima ederra igoten zala odeiak urraturik zeruko iargoira betiraunean bardinbako sariak atsedeteko. O sinizte donea iagotarren bizia emonaz irabaziriko garaitza zorionekoa! Matxinen arimeak zerura egaz egin ebanean aingeruak lagun euazala, guztiok gengozan gerturik eta pozarren biziak emoteko, itxas-bidean gure buruzagia zanari, zeruko bidean bere iarraituteko gurari ixetuaz. O Matxin lagun ona, deadar egiten neutsan, zelan diraut bizirik zu nigandik aldenduta? Zer izango da gugaz zure aurrean ezkagozala? Zelango arpegiaz elduko gara Euskalerrira iñoz aratuten bagara arerio onen erpeetarik urten-da? Eta bakotxak zirikatuten ebazan arerioak beste ainbeste beragan egin eiela eskatuaz siñiztedunak zireala-ta. Baia diruzaleak zirean ezkero, ondasun andiak batuteko ustea euken, salgai imiñirik nok ondo erosi izango zalakoan.

        »Guk Turkotzarren buztarripean irago doguzan neke ta larritasunak eta enpaduak ulertuteko, bertan egon bearko leite eta arean lendik ba ei dakizue.

        »Baia, nok aituerazo gure erosle doneak, Burzeiñako Bakartegi-tar eta anaien ardura andi ta egikera onak kristiñauak siniztea ta ekandu onak galdu etzeiezan eta gure egoera negargarria arinduteko? Amaika esker zor iake ongille ain bardinbakoai! Askok eurakaitik badauke katigutasunetik askatu-ta sorterriko argi ta aixaroa atsedeteko zoriona, zeinbatek euren bidez badirau oraindiñokarren geure sinizmen donean. Turkoen esetsi danai eutsiñik? Eta, zeinbat euren iarraipide onen bitartez zintzo iraun ondoan Iaunak eroan dauz oiñaze miñ eta ala gogorren alogera ta bearsari aberatsak emoteko zeru zabaletara?

        »Egiaz, praille onen katigu-errukarriakanako maitetasunak biotza erain eutsan Iaungoikoaren laguntzaz ezelango eran lagundu al baneuntzen euren egintza doneai, dana egiten eskiniteraiñoan; eta Iaunak gauzen ioapideak alan zuzenduten baeuzan, neure burua bere onetarakoxe opa neban ondasunokaz batera».

        Beste gauza asko bere baziñoazan Mitxelek Turkoen artean, Matxin andiak sinizdonearen alde bizia emon ostean iazorikoak eta iakingarriak izan arren, emen ain egokiro eztatozanak.

 

aurrekoa hurrengoa