www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Matxin mungiarra
Pillipa Zugatzaga, «J.L. Zutagape»
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Matxin mungiarra, J.L. Zutagape. Euskalzale, 1899, X-XXVII. zenbakiak.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XII.
IKUSMENA

 

        1538-ko Iraillaren 27-garren eguna zan: Andra-Mariako Elizan beste egunetan legez egoan Mungian Billela, erritar guztiak donetzat euken A...-ko alabea.

        Zetan iñarduan iakiña da. Aurrenengo egun baten asi euan Migel done Goiangeruaren bederatziurrena, eskatuten eutsala zeruan aingeru deungaak goitu ta su-lezara ieurtin ebazan eran. Elizamaren arerio gogorrak zirean Turkoak bere triskatu eizala beren galtzaidu zorrotzaz. Barriz Iaunak oraindiño kristiñauen ontzidiari garaitza emotea erabagita ezpaeukan, beren nebea eroan ontzia beintzat galbide ta gatx guztietarako iagon eiala. Auxe zan egunean egunean biotzeko gurari gartsuakaz egiten eutsan eskaria. Baia 27garren egun atan bederatziurreneko egikizuna amaitu ondoan gogartuten asi zanean, artu euan belauniko zirkiñik egin barik egoala lo gozo batek. Beingoan, amesetan iazoten dan antzera, begitandu iakon itxaso zabal-zabal baten ekusala ontzi bat eta bertan beren nebea. Inguru guztian erasoten eutsen beste ontzi askok trimindu gura ebela, arpelik baeragoien bere. Berealaxe erdiko ontzia biurtuten zala ligoi eritxon, ingurukoak barriz ligoi ta artz eta otso eta beste pizti askotan, guztiak batera zatitu gura ebela; baia alan da guzti bere ezin goitu euela luzaro burrukan iraun arren. Gero ligoia barriro egazti ego-arindun biurtu zan, eta beste piztiak bere bardin miru, sai, mosolo ta enparau; baia arek ego ariñak eta aizeak lagunduten eutsela, beren areriotarik iges egin al izan eban, beste ego-astundunak karrakadaka atzean itxi-ta. Egazti ederra nora ioian ikusteko igituten asi zanean, lo gozo atarik itzartu zan, eta ezautu euan amesa edo zala, ta lotsatu zan alango burutasunak Elizan etorkazalako, eta Iaunari parkeskaturik beren aldetik atarako biderik emon izan baeuan, etxeratu zan beren amesa ezin burutik kendu euala.

        Benetan amesak ames direala esan daroagu, eta Billela A...-tarra ain Iaungoikotitzat ezpagenduke, ezkeuskio iaramonik egingo; baia beren gogaita ta autorrentzuleaz itundu zan urrengo egun baten, Migel doneak Iaunaren aldez beren nebeakazko barri onenbat iragarri nai eutsala erakutsi eutsan ezkero, iarraitu daiogun Matxini, iazoerak eurak emon daiguen ames edo gogargi orren ateak idegiteko giltza.

 

aurrekoa hurrengoa