www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Matxin mungiarra
Pillipa Zugatzaga, «J.L. Zutagape»
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Matxin mungiarra, J.L. Zutagape. Euskalzale, 1899, X-XXVII. zenbakiak.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV.
BESTE URTEIERA BAT
ETA GUDA GARRATZA

 

        Bete iakon onezkero atsedeteko epea, ta Matxin baterik bestera ibilli zan batzuei euren senideen barri emoteko ta lagunen billa. Egia da onetarako zeregin andirik ez euala artu bear izan, Bizkaitar gazteria guztia opa ta eskiñi iakolako, batez bere itxasaldeko errietakoa, eta gatxago egiten iakon egokienak aututea: ain asko zirean lagundu gura eutsenak.

        Aurreko gizaldietan Bizkaian eta beste euskaldun errialdeetan burruka ebilzanen semeak beti egozan orain bere nogaz indarrak neurtu euki gurean, eta errian erarik etxetorkelako, erbesteratu gurariak zirrikatuten euazan etxe ta izenaren entzute ona zabaldutearren. Benetan egoera zori-kaskarrekoa izen ona ta egikera argiak egiteko norberen burua arroztu ta atzerritu bear-izatea. Baia negargarriagoa etxeko ta erriko zoriona ezereztzat begitandurik, auzoko ta atzerriko nekez idoro bear direan anditasun eta goratasunak anditasun egokitzat eukitea!

        Egia da Matxin da lagunen ioakeraren itua eztala onen antzekoa; gorago ezarten ebezan euren gogo ta asmoak. Baezauen zeinbat kalte Eliz-Ama doneari ekarten eutsen arerio malmutz eta zitalak, eta arei burua maillatu ta austea ta gure Sinismen donea garailari bazter danetara eroatea zan euren ardurarik biziena. Eta asmu ta gogo ain eregien ondoan erriko zorionak beren burua apaldu ta makurtu bear dau, batez bere onek nok iagon ta zaindu neurri betean da gonburu billatuten danean.

        Gabonzarretan ikustekoa zan Bermeoko kaia. A zan gazteria galanta! Morrozko aren mardotasun liraña, ta zeinbaten begiak eroiazan atzean! Urte-barri egunaz batera asi euen itxas-bidea, itxas-basterra agur gozozko eresiakaz dunduritu ta Ama askoren negar anpuluakaz lurrundu ta gezalduta izten ebela.

        Itxas-ur urdin lodian Euskalerriko kai ederrak atzean itxita ioiazala, itxasoz ibilten eginda ez egozan asko uretan sartu izana damuturik egozala zirudien; ain da bildurgarria itxasoaren asarre ta itzaltasuna. Baia berezko ondoera ioan iakenean biztu iaken arerioak goituteko gogoa, eta pozik aurkituten zirean Matxiñegaz alkarren leian gudara ioiazalako. Arpelik ekatxa, itxasoa amurrutu balitz legetxe, asten da orroaka itxas-gudariak ikaratu naian, zerua baiño baltzez estalduten dauala; bada geienak beren atzamarretatik sarri iges egin izan eben, da oraingoa baiño bildurgarriagorik bere iruntzi-ta egozan.

        Matxinek arpegian ezeuan ezer agertuten, mendekoen biotzak ez illunduteagaitik; baia biozketak iragarten eutsen ekatxaren asarrea baiño gatx-bide gogorragoen bat urrean egoala. Ezekian ziur eroian bidean iñor iaurkituko iakonik, baia iges ur arixetan arerioen indarketa guztiak lotsa-gorrian Iaungoikoaren laguntzaz itxi ebazan-da, bear-bada somau izango eben euren etorrerea, ta bidera urtenda gatx andia egin leikeoen, batez bere ezegoala urrean nori laguntasuna eskatu ekusenean.

        Ibitu ta baretu zan itxaso astiña, eta goiz-alderantz urriñean agertuten da argi bat, eta eretxi onean inguru atan topau bear ebezan ontzi lagunak, alkarregaz andik aurrera iarraituteko. Albiste onegaz argitu ta poztu zirean biotz illunak eta atsekabetuak, beso-indarrez aurrera ioian ontziak argiro erakusten ebanez.

        Baia, au miña! etzan guzurtatu Matxin lelengoko biozketaren igarkizunean. Etzan argi a lagunen ontzietakoa, areriorik amurrutuenarenekoa baiño. Bizargorriren ontzidia zan da itxas-lapurretan iñarduan. Negu gogorrean bildotsen billa dabillen otso goseak-illa baiño gose geiagogaz etorren Matxiñen ontzira iaurkiteko asmoaz, igaz iragoriko lotsa-gorria azpertuteko ta diru-egarria itotarren.

        Estutasun onetan etzan ikaratu Bizkaitarren biotza. Galtzairuak eta aiotzak eskuraturik gertuten dira gudarako. Matxiñek lagunai itzaldi labur bero baten Iaungoikoaren da norberen izen-ona iagoteko agindurik, bizkortu euazan, berak iarraipidea egikerakaz emonaz, Mairuen indarka ta bultzakadari eutsiteko. Begira, ligoi bat otsotalda baten erdian legez aurkituten da.

        Nok bear dan eran goratuko dau Matxin eta lagunen bulardetasun eta azartasuna? Eguzkiak bere egun atan goizago urten ei eban egikera aiñ arrigarria ikusi-gureaz. Zerua bere euren alde gudan ebillela esan leikean. Mairuai galazoten eutsen aize burrundaratsua atereaz. An ikusiko zenduan zelan Matxin eta lagunen eskuak biziro erabillezan galtzairu ta azkorak zaztada bakotxean buru bana edo geiago itxasora ieurtiten, uriolaren antzera ioian odolaz gorrituta egoala zirudiala. Baia asko zirean arerioak eta geutarrak askori bizia kendu arren zeinbatu ezin-ala geratuten zirean oindiñokarren, eta Bizkaitarrak bere nekatu ez-eze gitxituaz bere baioiazan. Onetan Matxinek barriro lagunen biotzak sendoturik urratu gura izan euan beren ontzia ustaiturik baeukan ontziteria, eta bultzaka gogor bategaz bidea idegitera ioian.

        Ara! begira! ontzi bakarra ainbesteren indarrai eutsin ez-eze, ganera bere iaurkiten iake; ta buru ta ondoak ebagi ta ontziak ondatu ebazan, abe-nagusiak eun zabalakaz, olak burdiñakaz zatituta nastean bera etozala. Alantxe udako goiz aro oneko baten gizonezkoen itaiak gari arloak ebagi ta galburuak lurreratuten dauz.

        Baia, O Iaungoiko guztialduna! zakonak dira zure asmo ta erabagiak eta urrin dagoz gizonen erabagi ta eretxiak zureakanik! Bazirudian bigarren aldiz imiñiko zeutsala Matxin Mungiatarrari bureztun argi bat lurreko andienen artean diz-diz egin da euren begiak beren argi-erraiñuz lilluratuko eutsena: baia beste eratara iratsirik euken zure atzamarrak gizaldietako liburuen orrialdetan.

        Matxin gudan gori ta su ta salda ixioturik egoanean, iausi zan zauritua; ta bera lagun guztien biotza zana lez, kendu iakenean, laster arerioen ontziak ingurutu eben, da bein oratu eutsenean Matxin zaurituta egoan eran aurkitu zan Bizargorriren aurrean.

        Ara euskaldun errukarriak mairu gogorren atzaparretan! Ara Matxin orain, aurreko urtean garaitzik andiena irabazi eutsanen erpe artean! Zer iazoko etxake? Ai balekie iazoera au Euskalerrian, zeinbat Ama laztanek negarrezko uriolak ixuriko leukezan! Aldendu daiguzan begiak emendik eta itzuli daiguzan iaioterrirantz eta ezarri Mungiako auzotegian.

 

aurrekoa hurrengoa