www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Matxin mungiarra
Pillipa Zugatzaga, «J.L. Zutagape»
1899

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Matxin mungiarra, J.L. Zutagape. Euskalzale, 1899, X-XXVII. zenbakiak.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLEARI

 

        Adiskidea: iru gizaldi baiño lenagoko gauzak ikusi ta entzutera eroan gura zaitudaz-da, ibilli ta ibilliaz elduko bagiña, asiko gintzakez oraindixek ariñeketan eta nekatuten gintzazaneko, ondo baleritxazu, artuko gendukez geuk bere Peru ta Marien ipuinetan ikusi daroaguzanez giñarra kirten-luzedunak eta euren ganean izterkolaka iarririk naiñoratuko gintzatekez beiñgo-baten, edo obeto esatearren ez geunke orretarikoren bearrik izango burdin-bide ta suzko burdiak purruztadaka iabilkuzan ezkero gura dogun Bizkaiko alderdira ioateko; baia eunkada ta gizaldietan ezta zelai ta aldatzetan legez ibilli ta ibilliaz eta ioan da ioanaz, nai oñez nai burdietan, ezer aurreratuten; esan gura dogu eztala arean atzeratuten igaro direan aldietako iazoerak geure begiakaz ikusi ta euretan aurkitu zireanen aotik alan ete zan ala ez entzuteko. Agaitik liburu zar eta barrietarik eta aoz ao asabakandik belaunik belaun etorri iakuna laguntzat artuten dogula, eta batez bere igarlatxu bati belarrira esan daigula agindu deutsagunaz aldatuko gara antxiñako iazo-aldietara geure begi ta belarriakaz ikusi ta entzuteko. Iakin-gurea bazara, beste asko legez, iarraitu eikeozu irakurteari aspertuten zarean arte, eta parkatu eiguzu bear-bada ain ezagunak iatzuzan gertaerak azalduten baiatzuz; bada idoro leite besteren bat zuk aiña entzun eztauana, ta onek pozik irakurri gurako dau zuri lo-gurea emoten deutsuna. Orain Bizkai aldebateko etxaguntza ezaugarri baten entzungo doguz entzutekoak eta ara eldu baiño lenago iragarri bear dogu toki ori zelangoa dan, urrengoan lagun barik ioan gura dozuneko.

 

aurrekoa hurrengoa