www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa  

LAUKO LABURRAK
SOÑU ZALENTZAKO

 

Zelakua dan gure

Munduko bizitza,

Alantxe izango da

Gero eriotza.

 

Asko bizi oi dira

Munduban erorik,

Zerubak itxaroten

Nekatu bagarik.

 

Zenbat dagoz erretan

Infernu barruban,

Uste ebenak egon

Betiko Zeruban?

 

Zuri beste ainbeste

Jazoten bajatzu,

Belu ezagututa

Zer egingo dozu?

 

Zeure burutazinoe

Lagunen esanak,

Ai, zein zorigaistuan

Galdu zenduzenak!

 

Munduko ezti gozo

Poztu zenduzenak

Ez ditube izango

Azken atsegiñak.

 

Arimiagaz aztu

Bizi atsegiñez,

Zelan dozu ustia

Amaitzeko onez?

 

Jaunaren berbiari

Burla, edo gortu;

Beti sinisten dozu

Biguna billatu?

 

Jaun onak agindubak

Imini zituban

Gordetako, sartuko

Bagiñan Zeruban.

 

Bere berba andijak

Ez dau uts emongo,

Oraingo ixiltasuna

Dau bai igertuko.

 

Arako azkeneko

Egun axerrian

Agertuko da ondo

Guztien aurrian.

 

Ez da ez, an izango

Burla ta barrerik,

Ez munduko aldeko

Lagun pozgarririk.

 

Asko badira bere

Bide nasaikuak

Bardin artuko ditu

Epai betikuak.

 

Askoren gatx egiñak

Poztuten bazaitu,

Guztientzat lekuba

Izentaurik dozu.

 

Zer dira bere aurrian

Munduko gizonak

Guztijak izan arren,

Ez padira onak?

 

O, Jaun andi ta jaube

Beti betikua,

Egizu izan nadilla

Zure aldekua.

 

Ondo bizi nadilla.

Bai, ondo ilteko,

Betiko zerubetan

Zugaz izateko.

 

AZKENA

 

aurrekoa