www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egunoroko lan-on ta erregubak
Juan Jose Mogel
1820

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Egunoroco lan-on ta erregubak Meza Santuba ondo entzuteco, Vizcaico nequezalien adiquide batec. José Basozabal-en Silluteguiyan, 1820.

 

 

aurrekoa hurrengoa

GABERAKO ERREGUBAK

 

        Egunaren asiera onak mesede andijak badakarz, ez ditu txikarraguak ekarriko ondo amaitutiak. Emon egijozuz eskerrak Jangoikuari orain arteko mesediak gaiti: eskatu egijozuz barrijak aurrerako; ta egizu egun onetako arimako azterren edo examinia.

 

 

ESKERRRAK JANGOIKUARI

 

        Neure Jaun eta Jaubia: Zure anditasunak emoten deustan itzal ta lotsa santubagaz, azpiratu ta makurtzen natxazu biotz guztijagaz. Sinistuten dot zugan zarialako egija bera: Itxaroten dot zugan, zarialako mesede guztien iturburuba: maitetuten zaitut gauza guztien ganian, zarialako ontasun guztien ontasuna; maite bere ditut, zugaitik, lagun edo proximuak neure buruba legez. Baña, zer egin daiket nik zugaitik, egin deustazuzan meseden ordez? Atera nenduzun ezerezetik: gorde nozu orain artian: biztu nenduzun zeure eriotziagaz, ta erosi zeure odolagaz; egin nenduzun Kristinau bautismo Santubagaz; ta begiratu deutsezu nire utsegite edo pekatubei errukirik andijenagaz. Zerutaar zorijonekuak, arren, lagun zakidaze alegiñezko eskerrak emoten neure Jaunari.

 

 

ARGITASUNEN ESKABIDIA

 

        Espiritu Santu, argitasun guztien iturburuba, desegidazuz neure arimia illunduten dabeen laño guztijak. Egizu, ezagutu daidazala neure erru ta deungaro egiñak, ta eureen ezaintasun izugarrija; gorrotau daidazan ezin geijago, ta gorde nadin aurreruntzian zure gogoko ez diran gauzaak egitetik.

 

 

EGUNOROKO AZTERREN
EDO EXAMINIA

 

        Aztertu egizuz, Jaunaren ta, Eleixiaren agindubetan, errukizko egikizunetan, ta zeure bizi modubari jaokazan arduretan, daukazuzan utsegitiak. Baita, Eleixan lotsa edo errespeto ona euki ezpadozu; berba alper edo barrerik egin badozu; errezu ta gauza onak nagitasunez itxi, edo ardura txarragaz egin badituzu; zeure arimako argitasun ta gurari onai jarraitu ezpadeutsezu: zenzun, ta griña edo pasinoiakaz zetan uts egin dozun; saio edo juzgu txarrak errazto egiñ, ta esakune zitalak egin edo gogoz entzun dituzun; iñoren ondamu edo enbidijak, zeure buru eretxijak, edan larregi ta gulerijak, tema, ta eztabaida alperrak etc. guztijak dauke zer aztertu.

 

 

AZKENEKO ERREGUBAK

 

        Ara Jauna ni emen, guztijau lotsaturik, ezagutu ditudanian neure erru ta uts egitiak. Ori zan zor neutsun eskerra, ainbeste maite nozun Jauna? Ai, eta zeiñ esker bagia izan nasan orain artian! Agertu daijela neure begijak malko ugarijakaz, neure biotzeko oñaz edo doloria. Busti ditiala, gau onetan, nire oeko izarak, Dabidenak legez damuzko negarrakaz. Eta zuk, Jaun guztien Jauna, errukiturik nire argaltasunakaz, sendatu egizu nire arimia, aldendu ez dedin geijago zure bide zuzen ta garbijetatik. Bai, arren, bai. Esan egizuz, Aita geuria... Agur Marija... Kredo edo Sinismena... Ta Ni pekatarija...

 

 

OERA ORDUKO GOMUNTAK

 

        Oera nua, ta gorputz au berau eruango dabe egunen baten beste oe batera, zein dan obi edo sepulturia. Eta nok daki, nun iratzartuko ete masan gau onetan? Ai, zenbat orain sendo dagozanak agertu biarko daben gau onetan Jangoikuaren aurrian! Eta, zer izango ete da nigaz, atarako izentaurik banago? Zer epai edo sentenzija izango ete dot? Ikaratu zaite neure arimia, gomunta onegaz! Presta edo gertutu zaite, bazenki legez, alan jazoko jatzuna. Onan egiñik, atseen ta lo egizu, Jaunaren izenian, premiña dozun adiñan.

        Jaunaren dontsutasun edo bendizinoia izan dedilla nigaz, ta beste guztiakaz: zabaldu dedilla bere errukija Garbileku edo Purgatorijoko arimetara; ta bere ontasunak batu gaizala guztiok betiko gozotasunen Jauregijan. Alan jaditxi daigula zeruko Erregiñaren bitartez.

 

aurrekoa hurrengoa